Europa sozialaren alde

2011/05/17
Maiatzaren 16tik 19ra bitartean Europako Sindikatuen Konfederazioak bere XII. Kongresua egiten ari da Atenasen, Mobilising for Social Europe –Europa Sozialaren alde Mobilizatzen– lelopean. Sindikalgintzak ezin diola inolako babesik eman inposatu nahi diguten politika antisozialei, adeierazi zuen Laura Gonzalez de Txabarri nazioarteko arduradunak Kongresuko lehen egunean.

ELAk ordezkaritza zabala bidaliko du kongresura bertan izango dira, Adolfo Muñoz, idazkari nagusia, Mikel Noval, gizarte politiken arduraduna eta Laura Gonzalez de Txabarri eta Saioa Igeregi, nazioarteko departamentuko arduradunak. Maiatzaren 17an hartuko du hitza, Adolfo Muñoz “Txiki”, idazkari nagusiak

ELAk egungo politikak irauli eta gizarte politiken erabateko aldaketa exijituko zuen bere hitzaldian Laura Gonzalez de Txabarrik. “Europa osoan zehar ordezkatzen dituen milioika langileen eskubideak defendatzeko ezinbestekoa da Europako Sindikatuen Konfederazio eraginkor bat izatea. Ezinbestekoak dira proposamen alternatiboak, mobilizatzeko gaitasuna, eta langile-jendearen borroka eta interesekin bat egiten duten mugimendu guztien arteko aliantza estrategikoak lortzea. Ez da erdibideko neurrietan geratzeko garaia. Langileen aldarrikapenak entzun eta diskurtso garbi eta irmoa helarazi behar diegu”, nabarmendu zuen nazioarteko arduradunak.

 

Hitzaldi osoa