Europako Batasunaren 2002ko lehen seihilekoaren politikaren balorazioa

2003/02/05

Martxoaren 8a. Emakume langilearen eguna. Emakumearen eguna dugu, baina gizarte osoaren erantzukizuna gogora arazten duen data ere bai. Beste batzutan esan izan dugu: genero-berdintasunaren aldeko borroka ez da soilik kaltetuek egin beharreko zerbait, guztion auzia baizik.

Emakumeek jasaten dute, batik bat, gaurko lan merkatuan dagoen enplegu eskasaren eragina; bereizkeria kasurik dagoenean, kalteduna gehienean emakumea da; gizarte-zerbitzuetan ugal-tzen ari diren azpikontraten mende, berriz, eurak daude. Izan ere, azken hogei urteotan emakumea lan merkatuan sartu da, baina oraindik bere papera ez da behar bezala aintzat har-tzen, bigarren mailakotzat baino, bigarren soldata ekartzen duenaren papera. Gizonezkoen osagarri, eta haren mende, beraz.

Martxoaren 8rako ELAk beste hainbat sindikaturekin (LAB, ESK, EILAS, EHNE eta ELB) hedatu duen agirian dioen moduan, emakume eta gizonen arteko hierarkia horrek, erakundeek bedeinkatu eta belaunaldiz belaunaldi hezkuntza bidez luzatzen dena, gabezia demokratikoa eragiten du: emakumeei oinarrizko eskubideak hitzez aitortzen zaizkie, baina ez izatez.

Horri aurre egiteko euskal gehiengo sindikalak administrazioei desberdintasuna gizarte eta lan arloetan desagertarazteko politikak eskatu dizkie; baina guk ere, sindikatuok, badugu zereginik: negoziazio kolektiboaren eta ekintza sindikalaren bidez egoera injustuak zuzentzeko neurriak bultza ditzakegu.

Eta ez dago horretarako genero-politikan adituen edo emakumeen berdintasunerako teknikarien zain egon beharrik; norberak, bere lantegian, bere sektorean eta are, etxean ikus dezake emakumeak zertan daukan, emakume izate hutsagatik, gizonezkoak baino egoera okerragoa. Hutsune horiek ikusi eta konpon ditzagun; hilak 8an, eta egunez egun.