Europako funtsak, gure hilobi

2021/02/25
ELAk ekimen ikusgarria egin du Bilboko kaleetan zehar Europako Funtsen iruzurra salatzeko. Hainbat lagunek hilkutxa bat besoetan hartu eta hiriko kale nagusiak zeharkatu dituzte, hiru geldialdi eginez: Eusko Jaurlaritzan, Gobernuaren Ordezkariordetzan eta Iberdrola Dorrean. Ekimen honekin honakoa salatu nahi izan da: Europako funtsak estutu bat gehiago dira larrialdira ekarri gaituen eredu honetan. Next Genera- tion oparia hilkutxa da hurrengo belaunaldientzat.

750.000 milioi euro omen ditu Europak gure arazoak konpontzeko. Next Generation EU deitzen diote opariari. 140.000 milioi euro iritsi omen daitezke Espainiar estatura. Baina erne!

  • Dirua erabat baldintzatuta dator: pentsioen erreforma egin eta Rajoyren lan erreforma ez guztiz atzera bota.
  • 100.000 milioi euro itzuli egin behar dira.
  • Funtsak ez dira zerbitzu publikoak, behar sozialak eta zaintza indartzeko.
  • Dirua iristen bada enpresa handi eta proiektu erraldoientzat izango da.

Honegatik guztiagatik, eta Europako funtsek suposatzen duten menderatze-tresnaren aurrean, ELAk zerga-erreforma bat exigitu du.