Europako Konstituzio-Itunaren aurkako kanpaina egiten ari da ELA
Europako Konstituzio-itunari ezetza emateko kanpaina aurkeztu du ELAk. Astekari berezi bat publikatu da (400.000 ale), bai enpresetan bai kalean itunaren aurkako arrazoiak azaltzeko.Era berean eskualdez eskualde ekintzak antolatuko dira.
ELAk ezetz esango dio itun honeri:
- Itunak ez dituelako oinarrizko eskubideak bermatzen
- Herrien autodeterminazio eskubidea nahita isilean gordetzen du.
- Giza eskubideen gaineko merkatuaren nagusitasuna berresten du
- Itunak ez du laneko eskubide eta eskubide sozialetan aurrerapausurik ekarriko
BESTELAKO EUROPARIK EGITEA GOELAKO, ITUNARI EZ
(XI. Kongresuan onartu zen erresoluzioaren testua)Oso jarrera kritikoa du ELAren XI. Biltzar honek Europako Batasuna osatzeko prozesuaz. Izan ere erabat neoliberala du egiten ari diren Batasunak, botere ekonomikoen interesen menpe dago, herritarren eta herrien premia eta nahietatik urruti oso. Horren adibide dugu Europako Konstituzioaren Ituna (EBko kide diren estatuek berretsi behar dutena), hor islatzen baitira aipatutako prozesu, balio, printzipio eta interesak.
Desengainu handia izan da ELArentzat Europako Batasuna eraikitzeko prozesua, izan ere Konfederazioak Europako proiektuari garrantzi handia ematen baitio. Klandestinitate garaian Europako sindikatu eta erakundeekiko harremanei esker hautsi genuen Francoren diktadurak ezarritako isolamendua, baita munduaren ikuspegi zabalagoa eskuratu ere. Diktadura amaitu ondoren, demokrazia eta aurrerabide sozialaren Europa aldarrikatu du ELAk. Horixe da, hain justu, behar dugun Europa, eta horren alde egingo du ELAk, Itunak dakarkigun ereduari hortzak erakutsiz.
- Europako Batasuneko kide diren estatuek bakarrik negoziatu dute Ituna, eta bazterrera utzi dituzte herritarrak, erakunde soz¡alak eta herriak.
- Itunaren edukiei buruzko eztabaidari nahita egin diote uko, eta hura ezagutarazteko ere ez dute batere ahaleginik egin. Ez dakigu zein den Itunaren testua, ez dakigu zer ondorio izango dituen, eta zer adostu duten herritarrek jakiterik ez dute nahi. Hori bai, gobernuek elkarrekin hitzartutako testua onartu beharra dagoela esaten zaie herritarrei, alternatiba (testua ez onartzea, alegia) askoz ere okerragoa omen Iitzatekeelako.
- Europako Batasuneko herritarren oinarrizko eskubideak ez ditu bermatzen Itunak
- EBko estatu bakoitzeko legeriaren esku geratzen da Oinarrizko Eskubideen Gutuna onartzea edo ez. Beraz, hutsaren parekoa da Gutun horren indarra. Gogoan izan, bestalde, lana izateko eskubidea (adibidez) ez dela ageri Gutun horretan.
- Emakumezkoen hainbat oinarrizko eskubide (berdintasuna, abortatzeko eskubidea...) ez aipatzeaz gain, emakumeen diskriminazioa areagotzen duten politika ekonomiko eta sozialak bultzatzen ditu.
- Mugak itxi eta inmigranteei oinarrizko eskubideak ukatzen dizkien Batasuna ari da eraikitzen Europa.
- Hizkuntz aniztasuna ez da aitortzen; hori dela, euskara eta beste zenbait hizkuntza hutsaren parekotzat tratatuko dituzte.
- Europa osatzen duten herrien kultur aniztasuna bultzatzeko asmorik ez du ageri itunak.
- Itunak ezikusiarena egiten dio herrien autodeterminazio-eskubideari; ez du onartzen Nazioarteko Zuzenbidearen printzipio han Europan aplikatzerik
- Itunak ez du aipatu ere egiten autodeterminazio-eskubidea.
- Gaur egungo estatuak bakarrik onartzen ditu subjektu politikotzat.
- Estatu bakoitzak bere eremuan hartzen dituen erabakiak errespetatzera behartzen du Europako Batasuna, batez ere estatuen "lurralde-osotasuna" bermatzea helburu duten erabakiak.
- Hortaz, Euskal Herriari bere nazio-eskubideak aldarrikatzeko bitartekorik ez emateaz gain, Frantzia eta Espainiako estatuen jarrerak zorrotz babesten ditu Itunak.
- PoIitika ekonomiko, sozial eta laboraletan, eredu neoliberala berresten du Itunak
- Eredu ekonomiko neoliberalaren oinarrizko osagaiei babesa ematen die: Egonkortasun Itunean ez dira ageri bete beharreko gutxieneko baldintzak enpleguari, behin-behinekotasunari edo babes sozialari dagokienez; Banku Zentrala kontrol politikotik kanpo geratzen da, eginkizun bakarra inflazioari eustea duelarik; kapitalen mugimendua erabat Iiberalizatzen da...
- Enplegu osoaren eta kalitatezkoaren alde egin beharrean, "lan-malgutasuna" aipatzen du Itunak. Horren adibide ditugu zerbitzuei eta Ianaldiari buruzko irizpideak.
- Ingurumenari eta politika sozialari dagokienez, lehia askeko ekonomia irekiaren menpe uzten ditu bi alderdi horiek. Eskubide sozialen gainetik jartzen du Iehiakortasuna. Beraz, "merkatu askearen" filosofia eta printzipioen menpe geratzen da gizartearen premiak asetzea.
- Zerbitzu publikoak, berriz, "interes ekonomiko orokorreko zerbitzu" bihurtu dituzte, merkatu-filosofiatik kanpo utzi behar Iiratekeen arren. Horrenbestez, merkataritzako jarduera bihurtu dituzte zerbitzu publikoak ere, eta lehentasuna eman diote negozio ekonomiko pribatuari.
- Presio fiskal orokorra egiteko gutxieneko baliabiderik ez du finkatzen, ezta zuzeneko zergak bateratzen ere. Beraz dumping fiskaleko politikei bidea zabalik uzten zaie.
Horrenbestez, XI. Biltzar honek:
- Berretsi egiten du Europako Batasunaren eraketaz ELAk zuen jarrera guztiz kritikoa. Hainbat mobilizaziotan (Lisboan, Bruselan, Bartzelonan, Nizan...) azaldu du gure sindikatuak jarrera kritiko hori.
- Arbuiatu egiten du Europako Batasunaren egungo eredua, merkatuaren aginduetara makurtzen baita, ez baita politikaz baliatzen justizia soziala eta herritarren ongizatea Iortzeko.
- Ez du onartzen estatuetako gobernuen klub gisara antolatutako Europako Batasuna. Izan ere, EBren barruan sor daitezkeen nazio-gatazken erantzukizuna bere gain ez hartzeaz gain, erabateko babesa ematen die Itunak estatuei, beren kasako estatus politikoa aldarrikatzen duten milioika europarren eskubideak zanpatzen dituzten estatuei alegia.
- Ez du onartzen indar aurrerakoientzat Itunari baietz esatea denik aukera pragmatiko eta errealista bakarra, ezta indar horiei egoztea ere itunan ezetz esateak omen Iekartzakeen ondorio txarrak, alarmismo ofizialak horrenbestetan gogoratzen dituenak.
- Aitzitik, ELAk uste du herritarren interesen aurka eta haiei bizkarra emanda egindako Ituna etsipenaren etsipenez onartzeak ondorio bakarra izango Iukeela: berriro ere gauza bera egiteko prest daudenei bedeinkazioa ematea.
- Horrenbestez, Europa sozialaren alde borrokan jarraituko du ELAk, justizia, ongizatea eta partaidetza bultzatzen dituen, bere baitako herriak aitortzen dituen eta nazio-gatazkak demokraziaren bidez konpontzen saiatzen den Europaren alde.
Horregatik guztiagatik, itunan ezetz esateko dei egiten die ELAren XI. BiItzarrak sindikatuko afiliatuei eta langile guztiei, euskal herritar eta langile garen aldetik onartezina baitzaigu itun hori. Beraz, dei egiten diegu gure afiliatuei eta langile guztiei EZEZKO BOTOA eman dezaten Europako Konstituzioa eratzeko eta Ituna berresteko erreferendumean.