Europako Parlamentuak atzera bota du portuei buruzko direktiba

2006/01/18

ELAren Hainbat federazioa pozik agertu da gaur Europako Parlamentuan portuen direktibaren inguruan izan den bozketaren emaitzarekin; bozketan atzera bota dute portuetako zerbitzuen inguruko direktiba. Direktiba horrek kalte handiak eragingo lituzte Europako portuetan, Pasaiakoa eta Bilbokoa barne. ELAren ustez, azken hilabeteetan portuetako langileek egin dituzten mobilizazioak eta Europako Garraio Federazioak mantendu dituen kontaktuak funtsezkoak izan dira direktiba atzera botatzeko orduan.

Direktiba horrek kalte handiak eragingo lituzke sektorean. Portuetako lan eta zerbitzuen egungo araudia bidegabetuko eta ontzien tripulazioaren karga eta deskarga lanak ontzien esku gelditzera eragingo luke. Horrek guztiak bi ondorio nagusi izango lituzte: lanpostu ugariren galera eta lan ezbeharren handitzea.

ELAren ustez, Europako eraikuntza ezin da egin herritarren helburu zilegien ezkutuan egin. Izan ere, langile horiek Europa sozialago bat eskatzen dute.