Europako Parlamentuan zuzentarauan etorkinak eskulan merkeak dira

2008/06/18
Europako Parlamentuak Etorkinen Itzuleraren Zuzentaraua onetsi berri du. Zuzentarau hori betez gero, paperik gabeko 8 milioi etorkin kanporatu ahal izango dira Europako Batasunetik.

Zuzentarauaren hiru alderdirik txarrenak hauexek dira:

1.- Europan egoera irregularrean dauden etorkinak atxilotzeko gehienezko denbora 6 hilabetekoa izango da, baina 18ra ere luzatzeko aukera utziz.

2.- Adingabe bakarrak ixteko aukera.

3.- Kanporatuei hurrengo 5 urteetan Europako Batasunera berriro sartzeko debekua.

Europako Batasuneko gobernuek bultzatu eta Parlamentuak gaur onetsi duen zuzentarau horrek funtsezko eskubideak murrizten ditu, eta gizarte-desoreka areagotu. Horren ondorioz, egoera horretan bizi direnak baztertuago geratuko dira, eta beraz, klase-gatazkak, diskriminazioa, arrazakeria eta xenofobia ugalduko dira. Errealitate hauek ez datoz bat zuzenbidezko estatuarekin, azken finean, askatasun-gabetzea legeztatzen baitu du inongo deliturik burutu ez duten pertsonentzat.

ELArentzat, neurri hori beste pauso bat gehiago da Europaren azkenaldiko norabidean, hau da, herritarrak kontuan hartu gabe ekonomiaren interes handiei begirako norabidean. Horregatik, funtsezko eskubideak urratzen dituen politika horren aurka, eta zuzentarau horri uko egiteko ekitaldietan parte hartzera bultzatzen zaitugu ELAtik.