Europako Sindikatuen Konfederazioak Madrilen deitu duen manifestazioan izan da ELA

2009/05/14
ELAko ordezkaritza bat –ehunka delegatu- Madrilen izan da maiatzaren 14an Europako Sindikatuen Konfederazioak (ESK-CES) deitu duen manifestazioan parte hartzeko.

Deialdiaren goiburua Krisia borrokatu: Lehena, enplegua izango da, eta ESK-CESek Europa mailan deitu dituen mobilizazioen baitan egingo da; Bruselan maiatzaren 15erako egin du deialdia, eta Berlin zein Pragan hilak 16rako. Beste manifestazioak ere izango dira Luxemburgo, Bucarest eta Birmingham-en.

ELA ESK-CESeko kide da, eta mobilizazio hauetan parte hartzen ari da. Langabezia gora doanen heinean eta soldatak egundoko presioa jasaten ari den honetan, beharginek beren lan-baldintzak defendi ditzaten eta inolako zerikusirik ez duten krisiari aurre egiteko mobilizazioak burutzen ari dira hainbat hiriburutan.

ELAk Europako konfederazioak mobilizatzeko agertu dituen zergatiak bere egiten ditu eta bat dator bere analisian. Ohar honi atxikita dagoen agirian azaltzen dira zergatiak.


 

ESK-CESen agiria