Europar Batasunak bat egiten du helburu atzerakoienekin

2008/06/10
ELAren aburuz, Europar Batasunak ezarri nahi duen 65 ordutako lanaldiak Industria Iraultzaren aurreko garaietara garamatza eta ez gizarte aurrerakoi batetara, langileon eskubideak gizarte horretako ezaugarri oinarrizkoenak hartzen dituen gizarte bat.

Ekainaren 9an onartutako erabakiak atsedenerako denbora ezabatu nahi du eta amaiezinak ziren lan ordutegietara atzera egiten du. ELAren ustez erabaki hau ez dator bat egungo negoziaketa kolektiboaren jardunarekin. Izan ere, lan ordutegiaren murrizketa lanpostuen sorrerako tresna eraginkorra bilakatu da.

Europar Batasuneko lan ministroek iritzi atzerakoienekin bat egin dute, beti ere, soldatak eta lan ordutegiak behetik berdintzeko helburuarekin.