Euskadi Irratia, Radio Vitoria eta Radio Euskadik greba egingo dute datorren ostegunean

2014/06/10
Radio Euskadiko langilegoak hilak 12 an egingo duten egun osoko grebari gehitu behar zaio, orain, Euskadi Irratiko eta Radio Vitoriako langilegoak egun berean egingo duten lan uzteak.

Euskadi Irratiko eta Radio Vitoriako langilegoak bere egin dute, ELAk bi eremutan gehiengoa den sindikatuak egindako lan -uzteen proposamena. Lan uzteak Radio Vitorian goizeko 8 tatik 9 ra eta eguardian 13tik 14 ra izango dira.Euskadi Irratian lan uzteak 9,30 tik 10,30 ra eta eguardian 14 tik 15 ra.

Mobilizazio hauekin apirilak 29 an Administrazio kontseiluak ( EAJ-EH, BILDU ,LAB, Eusko Ikaskuntza eta Euskaltzaindiak eta Maite Iturberen baiezko bozkarekin) hartutako erabakia geldiaraztea izango da , gogoratu administrazio kontseiluak hartutako erabakia dela eta 30 lanpostu suntsitu daitzeke.

Egun horretan Eusko Irratiko langileak manifestazio bat egingo dute Bilbon, eguardiko 12 tan Eliptika Plazatik Arriagaraino.Manifestazio amaitzean bertan world-bokata bat egingo dute bere egoera esplikatzeko.