EUSKADIKO JUSTIZI AUZITEGI GORENAK AUZOLAN-eko SOLDATA ETA LAN ARAUTEGIA ALDATU DU ELAren HELEGITEA ONARTUTA

2004/01/12

Euskadiko Justizi Auzitegi Gorenak ELAk aurkeztutako helegitea onartuta, Auzolaneko langileen kontratu eta soldatak aldatzea agindu du. Gogoratu dezagun baztertuta edo hala egoteko arriskua duten pertsonak, lan munduan sartu ahal izateko sortu zela Auzolan programa eta hasieratik Eusko Jaurlaritzak kudeatu duela.

Auzolan 2000. urtean sortu zen gizarte bazterketa jasaten zuten pertsonei, entitate publiko eta irabazi-asmorik gabeko elkarteen bitartez, enplegu sozial bat emateko. Gaurdaino Eusko Jaurlaritzak ez du irmoa den sententziaren aurkako helegiterik aurkeztu.

Hemendik aurrera kontratuek, kontratatu dituzten obra edo zerbitzuek duten luzera bera izan beharko dute. Denboran hau existituko ez balitz langileek kontratu finkoa eskatu ahal izango dute, edo bestela, bidegabeko iraizpena eskatu ahal izango dute sei hilabete ondoren, hau da, sententzia ezarri baino lehenago indarrean zegoen kontratuaren iraupena. Soldatei dagokienez, erreklamazioren bat jarri ahal izango dute hitzarmen hobeagoren bat aplikatu behar bazaie. Auzolanen gaur egun 1000 pertsona inguruk lan egiten dute eta urteko sei milioi euroko aurrekontua dauka.

Sententzia honekin enplegua gizarteratzeko izateaz gain kalitatekoa, lan baldintza egokiekin eta prekarietatekoa ez izatea lortu du ELAk.