Euskal dantzak Guggenheimeko garbitzaileen soldata arrakala salatzeko

Bilboko ez-Aste Nagusiko jai eguna izanagatik ere, Guggenheim museoko garbitzaileek ez dute atsedenik hartu, eta protesta berezia antolatu dute museoaren zabalgunean 79. greba egunean: festa eguna izaki, festa giroan egin dute salaketa, eta soldata arrakala dantza betean jarri dute, euskal dantzak eta jantziak lagun. Guztia, gainera, Mari Jaia bera aurrez aurre zutela.
79. greba eguna dute gaurkoa garbitzaileek. Lan baldintza duinak eskatzeko eta soldata arrakala desagertzeko ari dira greban. Izan ere, Guggenheimeko garbitzaileen (gehienak emakumeak) eta kale garbiketako langileen (gehienak gizonak) artean 7.000 euroko soldata arrakala dago. Diskriminazio horrekin amaitzeko ari dira protestan, beti dantza eta langileen indar eta alaitasunari eutsita, hainbat ekimen ikusgarrirekin. Borrokarekin aurrera jarraituko baitute lan baldintza duinak lortu arte.