Euskal Enplegu Publikoaren Lege-proiektua erretiratzeko eskatu du ELAk

2016/03/14
Euskal Enplegu Publikoaren Lege-proiektua erretiratzeko eskatu du ELAk
Gaur martxoak 14 ELAko ordezkariak Eusko Legebiltzarreko Erakunde, Segurtasun eta Justizia Batzordean parte hartu dute ELAko ordezkariek. Agerraldian Eusko jaularitzak aurkeztutako testua errefusatu eta Lege-proiektua berehala erretiratzeko eskatu dute. Kanpokaldean elkarretaratzea egin du sindikatuak.

Komisioan ELAko ordezkariak salatu dute Urkulluren gobernuak abenduaren bukaeran onartutako testua eta izapide parlamentarioran dagoena, EAE ko administrazioetan lan-erreforma sartzen du, euskal lege bat garatzeari uko egiten dio, eta negoziazio kolektiboaren eskubidea ukatzen du. Eusko Jaularitzak testu honekin, uko egiten du euskal herritarrei zerbitzu publiko unibertsalak bermatzeari.

Gizarteari,sindikatuei eta langileei administrazioaren kudeaketan parte hartzeko eskaintzen zaizkien tresnak gutxienekoak dira, botere osoa garaian garaiko gobernuko politikarien eta izendapen askeko kargudunen eskuetan geratuko da.

Enpleguari dagokionez, sektore publikoaren pribatizazioa eta azpikontratazioa finkatu eta bere aldeko apustua egiten da.Gaur 55.000 langiletik gora daudenean subkontratatuak EAEko sektore publikoan.

Behin-behineko kontratazioa EAEko administrazioetan gaitz nagusiena izan arren, gaur 3 langiletik 1 behin behineko egoeran bait dago. Lege-proiektuan, mugatu beharrean, ugaltzeko aukera ere zabalik uzten du.

ELAk, defendatzen duen legea honelakoa da: bertakoa, euskalduna, independentea eta gizarte-kontrolaren menpekoa,komunitatearen oinarrizko zerbitzuak bermatzea, unibertsalak , dohakoak , kalitatezkoak, herritarren beharrei egokitua interes pribatu eta alderdikoien salbu dagoena.

Lege honek bermatu behar ditu lan-baldintza duinak mugikortasunik ezan eta independentzian oinarriturikoak, benetako negoziazio kolektiborako eskubidea kanpoko eskusartzerik gabea eta alde bakarreko ezarpenik gabea, eta EAEko esparru guztiak eraginpean hartzen dituena gaur egun estatu-esparrukoak direnak ere barne hartuz. Halaber, bermatu behar du funtzio publikoan enplegatu publikoak aritzen direla; zerbitzu gehiago pribatizatzea eragotzi behar du, eta kontratatutako zerbitzuak lehengoratzea ziurtatu, enpleguari eutsiz; eta gainera lanpostu hutsak eta ordezpenak betetzea eta plantillak egonkortzea helburu izan behar du.

ELAk gaur Eusko Legebiltzarrean elkarretaratzea egin du eta mobilizazioak bultzatuz jarraituko du, lege-proiektu horri bidea oztopatzeko, EAEko sektore publikoko langileei eta orokorrean euskal herritarrei kalte larriak eragingo dizkielakoan.