"Euskal Herriak zuen lana eskertuko du"

2011/10/17
Urriaren 17an Bakearen Konponbidea Sustatzeko Nazioarteko Konferentzia ospatu zen Donostian. ELAko idazkari nagusiak –Adolfo Muñoz, Txiki– ere parte-hartu zen Bakearen Etxean egin zen bilkuran. Hona hemen Muñozek irakurri duen testua.

ELAren AGERRALDIA DONOSTIAKO NAZIOARTEKO KONFERENTZIAN

1.- ESKERRAK zuen lanagatik. Lan eskerga egin duzue, gure ustez oso baliogarria.

2.- ZORTE ON opa dizuegu, ETAk eta estatuek zuen enplazamuentuak onar ditzaten. Hori da gure nahia; hori da Euskal Herriak behar duena. Normalizazio politikoa lortzeko zuek esaten duzuena ontzat eman behar dute bai batzuek eta bai besteek.

HORI LORTUZ GERO BESTE FASE BERRI BAT IREKIKO LITZATEKE: Eta fase horretan, behintzat, hiru gai jorratu beharko dira:

  1. GIZA ESKUBIDEEN ARLOAN urrats sendoak eman behar dira. Hainbat esparrutan. Presoen eta atxilotuen eskubideak aitortuz, baita biktimenak ere. Asko dago horretan egiteke, asko dago gatazka hau leundu ahal izateko.

  2. DEMOKRAZIAN PAUSO ITZULEZINAK EMAN: Biolentziaren aitzakia baliatuz Estatu Espainolean legeak aldatu izan dira, tribunal batzuk erabat politikoak izan dira... Eragile politiko guztiak legalak izan behar dira politika egiteko.

  3. EZTABAIDA POLITIKOA MUGARIK GABE EGIN DEZAGULA. Bai, gure herrian iritzi politiko desberdinak daude etorkizun politikoarekiko. Guztiz legala da, hori da guk defenditzen duguna, politiko eta sozialki indarrak biltzea oraingo estatus politikoa aldatzeko. Zibil eta demokratikoki, noski.

Azkenik, eta sindikatu bat izanik, espero dugu dena ondo baldin badoa indarrak liberatzea justizia sozialaren alde borrokatzeko. Oso beharrezkoa delako. Krisia oso gogorra da eta krisiak ere hori eskatzen du: indarrak biltzea langileriaren eta babes sozialik gabe dagoen jendearen alde borrokatzeko.

AMAITZEKO: Berriz zorionak eta zorte on. Euskal Herriak zuen lana eskertuko dizue, dudarik gabe.