Euskal Herrian aberastasunaren banaketa gero eta bidegabeagoa da

2013/02/26
ELAk pil-pilean dauden gai sozio-ekonomiko interesgarrienak jasotzen dituen buletin digitala aurkeztu du. Hamabost egunetik behin zintzilikatuko da web atal honetan; gainera, nahi duen orok jaso ahal izango du postaz, aldez aurretik eskatuta. Abaguneko gai interesgarrienak jorratzeaz gain, ale bakoitzean bestelako eredu sozial eta ekonomikoa lortzeko gure sindikatuak dituen proposamenak jasoko dira.

 

Gaur bertan aurkeztu den aleak hainbat gai garrantzitsu jasotzen ditu. Hala ere, Euskal Herrian dagoen aberastasunaren banaketa bidegabearen inguruko gaia da aipagarriena. ELAko ordezkari Mikel Novalek eta Janire Landaluzek azpimarratu duten bezala, babes sozialera bideratzen den gastua Europako bataz bestetik oso urrun dago, Eustaten (Euskal Estatistika Erakundea) eta Eurostaten (Europako Estatistika Erakundea) azken txosten ofizialek baieztatzen duten bezala. 

Buletin digitala eskatzeko: elab@elasind.org