Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta bultzatuko duen talde sustatzailea aurkeztu dute

2013/06/20
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta bultzatuko duen talde sustatzailea aurkeztu dute
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta bultzatuko duen talde sustatzailea aurkeztu dute gaur goizean Donostian. Talde sustatzailea hamaika lagunez osatuta dago, eta, besteak beste, hiru zeregin nagusi izango ditu: Eskubide Sozialen Karta idaztea, koordinazioa eta prozesua dinamizatzea.

Hauek dira talde sustatzailea osatuko duten lagunak: Mikel Noval (ELA), Edurne Larrañaga (LAB), Ana Pérez (STEE-EILAS), Xabier Barber (ESK), Cony Carranza Carranza (Mujeres del Mundo), Joana Aurrekoetxea (Bilgune Feminista), Mila Elorza (AHT Gelditu), Nekane Jurado (Elkartzen), Iñigo Antepara (Deshazkundea) eta Iñaki Moreno (Herri Ekimena).