Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak erantzukizunak argitzea eskatu du Zaldibarko hondamenditik hiru urte bete direnean

2023/01/31
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak Zaldibarren gertaturikoa argitu dadin eskatu du, eta erantzukizun guztiak argitu daitezela. Horrekin batera, pertsonentzat eta naturarentzat bizigarria den eredu baten norabidean neurriak hartu eta Zaldibarren gertaturikoa errepikatu ez dadin bermeak eskatzen ditu.

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak babesa eta elkartasuna adierazi die 2020ko otsailaren 6an Zaldibarko zabortegian lurperatuta hil ziren Joaquin eta Albertoren senide eta lagunei.

Kartak, zabortegiaren kudeaketan agerikoa izan den kontrol falta, eta jarduera opakoa, klientelarra, jasanezina eta arriskutsua salatu ditu. Baita Verter Recylcing enpresak erantzukizun zuzena izan duela ingurumen hondamendian eta Joaquín eta Albertoren heriotzetan. Ildo horretan, Eusko Jaurlaritzaren eta Ingurumen Sailaren erantzukizun politikoa aipatu du, Zaldibarko zabortegia arrisku larrian baitzegoen 2016az geroztik.

Beharrezkoa da horrelako zerbait berriro gerta ez dadin bermeak ezartzea, eta horretarako beharrezkoa da hondakinen eredua aldatzea eta pertsonen eta naturaren bizitzarekin bateragarria den eredu iraunkorra ezartzea.

 

Kartaren idatzia