Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak fiskalitatea aldatzea eta bizitza beste ezeren gainetik jarriko dituen aurrekontuak exigitzen ditu

2020/10/27
Covid-19ak sortutako egoerak are ikusgarriago egin ditu egiturazko krisia (ekonomikoa, soziala, ekologikoa, zaintzarena) eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta osatzen duten erakundeek, besteak beste ELAk, etengabe salatzen duten egoera hobetzeko beharrezkoa den eraldaketa soziala. Egoera iraultzeko ekimenaren ordezkariek agerraldia egin dute; fiskalitatean aldaketa bat eta bizitza beste ezeren gainetik jarriko dituen aurrekontuak exijitu dituzte. Horretarako, mobilizazio egutegi zabala aurkeztu dute.

Mobilizazio hauek guztiak "Aberastasuna banatu, eskubideak bermatu, zerbitzu publikoak garatu! Lehenik bizitza!" kanpainaren baitan egingo dira. Izan ere, Maialen Aranburu ELAko Gizarte Ekintzako arduradunak azpimarratu duenez, ezinbestekoa da egungo politikak errotik aldatzea. "Zoritxarrez, salbuespen-egoerak sortu duen osasun-krisiak bere horretan jarraitzen du, sistema horrek dituen gabeziak gero eta sakonago azalduz eta herritarren eta langileen sektore zabalen bizitzak prekarizatuz. Horregatik, ikasturteari hasiera emateko, mobilizazio-dinamika bat aurkeztuko dugu. Eta egoera hori irauli nahi badugu, ezinbestekoa da fiskalitatea aldatzea eta bizitza beste ezeren gainetik jarriko duten aurrekontuak lortzea".

Horretarako Aranburuk kanpaina honen mobilizazio garrantzitsuenak azpimarratu ditu.

• Interpelazio instituzionala. Nafarroa eta EAE-ko Gobernuei bilkurak eskatuko dizkiegu aurrekontuen inguruko proposamen zehatzak egiteko

• Azaroaren 28an Iruñean manifestazioa egingo dugu

      - Azaroaren 19/ 26an ekimenak

• Abenduaren 13an, Bilbo, Donostia eta Gasteizen manifestazio bana egingo dugu

      - Abenduko lehen hamabostaldian ekimenak herrialde bakoitzean