Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartako eragileek topaketak egin dituzte Barakaldoko BEC-en, aldaketa sozialerako aukera berriak eta urtarrilaren 30ko Greba Orokorra hizpide

2019/12/13
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak topaketak egin ditu abenduaren 13an Barakaldoko BEC-en, Kartaren birkokapen prozesuan mugarri bat jartzeko eta aurrera begirako norabidea zehazteko helburuarekin. Hain zuzen ere, mugimendu eta mobilizazio sozialaren loraldiarekin aukera berriak sortu dira aldaketa sozialaren bidean, eta aukera berri horiei buruz ariko dira Karta osatzen duten eragileak, urtarrilaren 30eko Greba Orokorra ere oso presente izan da.

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak prestatutako egitarauaren bitartez, aldaketa sozialaren alde dauden sektore eta eragile desberdinei hitza eman zaie, elkarren artean elkarrizketan jartzeko, aurrera begira bateratzea indartzeko. Hala, goizean, “bizitza duina” ardatz hartuta, bi eztabaida nagusiren inguruan jardun dute hizlariek: alde batetik, lan eta babes soziala; eta, bestetik, krisialdi sistemikoa eta larrialdi klimatikoa.

Arratsaldean, asanbladan batuko dira guztiak, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren birkokapen prozesuaz gogoeta partekatua eta ekarpen bilketa egiteko, baita Greba Orokorrari buruz hitz egiteko ere.

Irakurri adierazpena