Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren bederatzigarren asanblada

2016/01/23
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren bederatzigarren asanblada
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak bere bederatzigarren asanblada egin du goiz osoan zehar Gernikako Astra gunean. Bertan elkartu diren sindikatu eta gizarte eragileetako ordezkariek iragan urtean egindakoaren balorazioa egin eta datozen urteetarako lan-ildo nagusiak eztabaidatu dituzte.

Orain arte prozesuaren oinarria izan den parte-hartze dinamika oinarri hartuta, Gernikan elkartu diren ordezkari guztiek euren ekarpena egin ahal izan dute.