Euskal Herriko Mundu Martxako Plataformak Hondarribiko Alardean desfilatzen duten emakumeei bere babes osoa adierazi die

2004/09/05

Euskal Herriko Mundu Martxako Plataformak Hondarribiko Alardean desfilatzen duten emakumeei bere babes osoa adierazi eta agurrik beroena helarazi nahi die, festan parte hartzeko dugun eskubidea aldarrikatuz gizonek egiten duten egoera berdinean.

Herritar guztiok berdintasunean parte hartzeko Alarde bakarra eta ez diskriminatzailea lortzeko zortzi urte etengabe lanean ari diren emakume eta gizonei, gure elkartasun osoa bidali nahi diegu.

XXI. mendean izan arren, emakumeok gogor borrokatu behar dugu oraindik oinarrizkoak diren eskubideak eskuratzeko, adibidez, emakumeok festak gozatzeko dugun eskubidea izan edota espazio publikoan parte hartzeko.

Berdintasunaren aldeko borroka horretan beti izango gaituzue hurbil.

Emakumeen Mundu Martxarako Euskal Herriko Plataforma.