Euskal presoei sostengua ematen dieten kolektiboei babesa adierazteko #I14GoazenBilbora

2019/09/13
11/13 sumarioaren baitan epaituko dituzten 47 lagunei babesa eta elkartasuna adierazteko irailaren 14an, larunbata, Bilbon izango den manifestazioan izango da ELA. Sindikatuaren ustez, auzibide honek espetxeratutako pertsonekiko elkartasuna jazarri nahi du. Oraindik ere pertsona horien eskubideak oso modu larrian urratzen dira. Preso nahiz aske daudenek antolatzeko eskubidea dute, laguntza ematekoa, defenditzekoa eta eskubideak aldarrikatzekoa. Hori dela eta, irailaren 14an ELA ere Bilbon izango da, eta bere afiliatu guztiei bertaratzeko deia egiten die.