Euskal presoei sostengua ematen dieten kolektiboei babesa adierazteko mobilizazioa #I14GoazenBilbora

2019/09/04
Irailaren 6an, ostirala, ELA, LAB, ESK, STEILAS, EHNE eta HIRU Hego Euskal Herriko hiriburuetan mobilizatuko dira; deialdi honen helburua 11/13 sumarioaren epaiketaren aurka  irailaren 14an egingo den manifestazioari babesa adieraztea izango da.

ELAren ustez auzibide honek espetxeratutako pertsonekiko elkartasuna jazarri nahi du. Oraindik ere pertsona horien eskubideak oso modu larrian urratzen dira. Preso nahiz aske daudenek antolatzeko eskubidea dute, laguntza ematekoa, defenditzekoa eta eskubideak aldarrikatzekoa.