Euskal presoen aldeko kontzentrazioak

2007/01/26
Urtarrilak 26 hileko azken ostirala da. Hori dela eta, Etxerat-ek antolatuta, euskal presoen euskal herritaratzea eskatzeko kontzentrazioak egingo dira Euskal Herriko hiri eta herrietan. ELAk bat egiten du deialdiekin, eta bertan parte hartzeko deia luzatzen die ELAko militante eta gizarte osoari. Kontzentrazioetan Auzitegi Nazionalak Iñaki de Juanaren inguruan hartutako erabakia salatuko da.

ELAk gogor kritikatu du urtarrilaren 25ean Espainiako Auzitegi Nazionalaren erabakia. "Auzitegiak krudeltasunez eta mendekuz jokatu du. De Juana preso edukitzeko aspalditik hartua zegoen".