Euskal presoen eskubideen aldeko kontzentrazioak
2006/06/30
Gaur, ekainak 30, hileko azken ostirala izango da. Hori dela eta, Etxerat-ek antolatuta, euskal presoen euskal herritaratzea eskatzeko kontzentrazioak egingo dira Euskal Herriko hiri eta herrietan. ELAk bat egiten du deialdiekin, eta bertan parte hartzeko deia luzatzen die ELAko militante eta gizarte osoari.