Euskal presoen eskubideen aldeko kontzentrazioak

2006/09/28
Gaur, irailak 29, hileko azken ostirala da. Hori dela eta, Etxerat-ek eta Ibaetako foroak antolatuta, euskal presoen euskal herritaratzea eskatzeko kontzentrazioak egingo dira Euskal Herriko hiri eta herrietan. ELAk bat egiten du deialdiekin, eta bertan parte hartzeko deia luzatzen die ELAko militante eta gizarte osoari.

Bestalde, Ibaetako foroak deituta urriaren 7an egingo den manifestaziora joateko deia luzatu nahi du ELAk. Manifestazioa 17:30tan hasiko da, Antiguako tuneletatik. Leloa, "Dagozkien eskubideen alde. Euskal Presoak Euskal Herrira izango da".