Euskal presoen eskubideen aldeko kontzentrazioak

2006/10/26
Urriaren 27a hileko azken ostirala da. Hori dela eta, Etxerat-ek eta Ibaetako foroak antolatuta, euskal presoen euskal herritaratzea eskatzeko kontzentrazioak egingo dira Euskal Herriko hiri eta herrietan. ELAk bat egiten du deialdiekin, eta bertan parte hartzeko deia luzatzen die ELAko militante eta gizarte osoari.

Bestalde, gaur, urriak 27, Iñaki de Juanaren aurkako epaiketa izango da Madrilen. Ibaetako Foroaren ordezkaritza bat Madrilen izango da egun horretan. Madrilen egongo diren ordezkarien artean ELAko Batzorde Eragileko kide Eustakio Uranga dago.