Euskal presoen eskubideen aldeko kontzentrazioak

2006/11/24
Azaroaren 24a hileko azken ostirala da. Hori dela eta, Etxerat-ek eta Ibaetako foroak antolatuta, euskal presoen euskal herritaratzea eskatzeko kontzentrazioak egingo dira Euskal Herriko hiri eta herrietan. ELAk bat egiten du deialdiekin, eta bertan parte hartzeko deia luzatzen die ELAko militante eta gizarte osoari.

Bilkurak Euskal Herri osoan zehar izango dira, hiri eta herrietan.