Euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa
2006/10/05
Urriaren 7an, larunbata, Ibaetako foroak deituta euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa egingo da Donostian. Manifestazioaren leloa "Dagozkien eskubideen alde. Euskal Presoak Euskal Herrira" izango da, eta 17:30tan hasiko da Antiguako tuneletik. ELAk dei egiten die herritarrei manifestazioan parte hartzeko.
ELAko idazkari nagusi Jose Elorrietak manifestazioaren aurkezpenean azpimarratu zuenez, ezinbestekoa da euskal presoen eskubideen alde lan egitea. Horregatik, dei berezia egin du urriaren 7an Donostian izango den manifestaziora joateko. "ELAren izenean, eta uste dut foroaren izenean ere, oso dei berezia egin nahi dugu manifestazio horretara joateko. Oso egun gutxi falta dira. Baina gauza batetan saiatu behar gara: orain arte presoen eskubideen defentsan oso aktiboak izan ez diren pertsonak manifestazio horretara hurbil daitezen lortu nahi dugu".