Euskal sindikatuek elkartasuna adierazi diote palestinar herriari azken egunetako erasoen ostean

2021/05/11
ELA, LAB, CCOO, UGT, ESK, Steilas, Hiru, EHNE Bizkaia eta Etxalde sindikatuek elkartasuna adierazi diote Palestinako herriari, Israelgo Estatuak azken egunetan egindako erasoen ostean. Sindikatu horiek Palestinaren bidezko aldarrikapenei babesa berretsi diete eta Palestinan bakea eta demokrazia lortzeko lanean jarraituko dutela aurreratu dute.

Euskal sindikatuen adierazpena Palestinako gertakarien harira


Palestinan ematen ari diren gertakarien larritasuna ikusirik Euskal Herriko ELA, LAB, CCOO,
UGT, ESK, STEILAS, Hiru, EHNE Bizkaia, e Hiru sindikatuek honakoa adierazi nahi dugu:

  •  Israelgo Poliziak Jerusalemgo Meskiten zabalgunean bildutako palestinarren aurka eraso
    egin du berriro ere azken egunetan. Palestinako herritarren aurkako indarkeriaren ondorioz,
    600 pertsona baino gehiago, tartean urtebeteko haurrak, zauritu dira Jerusalemen azken
    egunetako erasoetan.
  •  Zoritxarrez eraso isolatu batzuen aurrean ez gaude salatu nahi dugu, Israelen politika
    kolonialaren eta apartheid sistemaren logikan sartzen diren jarduera polizial eta militar
    batzuen aurrean baizik. Testuinguru honetan, etsaiaren aurkako gerra-estrategia makabroak
    zentzua hartzen du.
  • Jerusalemgo herritar palestinarrek sistema arrazista eta kolonialari aurre egin behar diote.
    Egoera honetan Palestinarrak haien etxeetatik kanporatuak izaten jarraitzen dute eta
    poliziaren eta militarren presentzia itogarriak gutxieneko normaltasunarekin bizitzea
    eragozten die. Horren guztiaren atzean Palestina kanporatuak izateko helburua dago,
    Israelgo Estatuaren neurrira egindako Jerusalem bat lortzea bilatzen duena.
  • Gaurko egunez Israelek lurralde Palesinarrean bere politika espantsionistarekin jarraitzen
    du. Kolonien eraikuntza, Palestinako errekurtso naturalen lapurreta, Palestinako langile
    klaseak pairatzen duen diskriminazioa, Gaza munduko kontzentrazio eremu handiena
    bilakatzen duen etengabeko blokeo eta bonbardaketa, eta bakea, lurra eta askatasuna
    aldarrikatzen duen Palestinar herriaren kontrako biolentzia polizia eta militarra, eguneroko
    ogia dira Palestinar lurraldean. Zentzu honetan atzo Gazan 22 hildako (haietatik 9 haurrak
    eta 100 zauritu baino gehiago eragin zuten bonbardaketak gogor gaitzesten ditugu.
  • Nazioarteko komunitateak ezin du beste aldera begiratzen jarraitu Israelek etengabe Nazio
    Batuen ebazpenei entzungor egiten eta Palestinarrek giza eskubideak etengabe urratzen
    dituen bitartea. Palestinak bakean eta askatasunean etorkizunean etorkizun bat eraikitzeko
    eskubide osoa du eta hori gaur egun Israelek aplikatzen duen apartheid politikarekin
    bateraezina da.
  • Aipaturiko guztiagatik, Israeli Palestinako biztanleriaren kontrako jazarpena amaitzea eta
    erregioan duen gerra estrategia bertan behera uztea exijitzen diogu. Bake eta demokrazia
    egoera baten alde lan egiteko unea iritsi da, non Palestinaren okupazioari bukaeran emango
    zaion, preso politikoak zein errefuxiatuak etxera itzultzeko formulak bilatuko diren eta
    Palestinarrek haien etorkizuna libre eta demokratikoki erabakitzea bermatuko duten
    akordioak bilatuko diren, horrela, urte gehiegi irauten duen gatazka politikoari amaiera
    emanez.
  • Euskal Herria beti izan da kausa justuekin herri solidario bat, eta horregatik Palestinak nazioarteko
    elkartasuna behar duen momentu honetan Euskal Herriak bere elkartasuna adierazteko momentua
    dela uste dugu. Gure aldetik Palesinarren aldarrikapen justuak babesten eta Palestinan bake eta
    demokrazia agertoki bat egon dadin lanean jarraituko dugu.