Euskaldendak patronalak agerian utzi du merkataritzan badagoela aukerarik akordioetara heltzeko
Merkataritzaren sektoreak Bizkaian eta Gipuzkoan bizi duen abagunea aztertu asmoz ELAk honako txostena egin du. Txostena Mirari Irurek eta Marige Fernandezek –ELAk sektorean dituen arduradunak– aurkeztu dute gaur Bilbon egin den prentsaurrekoan.
AURREKARIAK
-Negoziazioa blokeatuta dago merkataritzako azpisektore guztietan 2008/2009tik
-ELAk gehiengo absolutua dugu ondoko hitzarmenetan:
-
Textilaren merkataritza, ehunaren merkataritza eta metalaren merkataritza (Bizkaian eta Gipuzkoan)
-
Altzarien merkataritza (Bizkaian)
-
Jostailuen merkataritzan (Gipuzkoan)
-2012ko otsailean ez dago enpresako negoziaziorik merkataritzan
-Lan erreforma ondoren ELAk enpresako hitzarmenak sinatzen ditu Bizkaia eta Gipuzkoako Punt Roman: KPIaren gaineko soldata igoera eta erreformaren aurkako klausula guztiekin
-ELAk merkataritzako kateei enpresako hitzarmena proposatzen die: Grupo Inditex, Cortefiel y H&Mri. Beren erantzuna: ez dutela enpresako negoziazioa aurreikusten eta herrialde mailan esparrua sortzen bada, aplikatuko dutela.
AZKEN GERTAKARIAK
Duela gutxi, Euskaldendaken herrialdeetako patronalek, Bizkaidenda eta Dendartean izenekoek, Bizkaiko eta Gipuzkoako negoziazio mahaiko kide izatea eskatu dute hurrenez hurren, izan ere, sektorean ordezkaritza garrantzitsua dutela baitiote. EAEko erakunde patronalak, batik bat, Bizkaia eta Gipuzkoako merkatari txikiak ordezkatzen ditu.
Idatzi baten bidez adierazi dute beren interesak modu erabakigarrian ukituta daudela negoziazioa blokeatuta dagoelako, horregatik eskatu dute mahaietan beren parte hartzea onartua izan dadila. Gaur mahaiean dauden patronal guztiak ekimenaren aurka daude eta salatu dute ELA desleiala izan dela patronal berriak esan beharrekoa entzutearen alde agertu delako.
Egoeran honen aurrean ELAk gogoratu nahi du bere lehentasuna izan dela eta izaten jarraitzen duela merkataritzako langileen lan baldintzak arautzen dituzten hitzarmen onak egotea. Hain justu arrazoi hori dela bide, ELAk Euskaldendak patronalaren ekimena txalotu zuen eta ordutik patronalarekin kontaktuan egon da hitzarmen probintzialetan akordioak bultzatzeko helburu komunarekin.
Azkenean, Euskaldendak patronalak planteatu du negoziazio mahaietan ELak oso positiboki baloratzen duen proposamena egingo lukeela. Edukiak ondokoak dira:
-Indarraldia: 2013ko amaiera arte
-Ultraaktibitate mugagabea
-Inaplikazioaren aurkako bermea: arbitraje guztietarako aldeen akordioa
-Flexibilitatea oso kasu zehatzetara mugatuta
-Lanaldia astelehenetik larunbatera. Igande eta jaiegunak ez lirateke lanegunak izango.
-Soldatak (ATZERAKINEKIN):
-
2009tik indarrean dauden hitzarmenentzako: KPI, KPI, %2, %2, %1,5
-
2010tik indarrean dauden hitzarmenentzako: KPI, %2, %2, %1,5
-Osagarri zehatzak: 220:30etatik aurrerako lanaldientzako eta dietak eguerdian lan egiten dutenentzako.
Proposamen horrekin agerian geratzen da merkataritzako hitzarmenetan akordioa posible dela, bai Bizkaian, baita Gipuzkoan ere. ELAk salatu nahi du gaur mahaien dauden patronalen jarrera, Cebek eta Adegi buru direla. Beren presentzia erabili dute negoziazioa parametro atzerakoietan blokeatuta mantentzeko, eskubide galerekin eta soldatak izoztetik hurbil. ELA azpimarratu nahi du jarrera hori ez datorrela bat sektoreko enpresen beharrizanekin. Merkatari txikiek, iragarritako edukiak beren gain hartu baditzakete, krisiak beraiei gehien erasan dienean, merkataritzako kateek, marjina askoz handiagoak izanik, ez lukete arazorik izan beharko.
ELAK MERKATARITZA DUEN LAN PLANA
-ELAk aurrerantzean patronal bakoitzari beren ordezkaritza froga dezan eskatuko dio. ELAk bere buruari galdetzen dio Adegi bezalako patronalek zein ordezkaritza duten merkataritzako sektorean, baldin eta Euskaldendak patronalak badio, gutxienean, gainontzeko patronalek bezainbesteko ordezkaritza duela.
-Irekita dauden negoziazio mahaietan, aipatu edukiak jasotzen dituen proposamena aurkeztuko du ELAk eta gainontzeko sindikatu eta patronalei eskatuko die edukiekin bat egin dezaten.
-Era beran, ELak eduki horiek merkataritzako kateetara eramango ditu atxiki daitezen.
ZENBAIT ONDORIO
2012ko martxoaren 11an sindikatuek eta Euskaldendak patronalak elkarrekin manifestazioa deitu zuten merkataritzako ordutegien liberalizazioaren aurka. Orain Euskaldendak negoziazio edukietan ELArekin bat etorri da. Bada bi gertakari horiek erakusten dute nola krisi garaian inoiz baino nabarmenagoa den botere politikoak inposatutako erreformek gutxi batzuei bakarri egiten diten dietela mesede eta, beraz, gehiengoarentzat kaltegarriak direla, merkatari txikiak barne.
ELAk bere poza azaldu nahi du Euskaldendak bezalako ordezkaritza patronalak egon badaudelako, CEOE patronalak erakutsitako jarrera doktrinaletik aldentzen baita, Confebask, Cebek eta Adegik itsumustuan jarraitzen dutenean. ELAk uste du azken horien jarrera erabat arduragabea dela, soldatak murrizteko egin duten apustuak kontsumoa erortarazi duelako eta horren ondorio kaltegarriak merkataritzako sektorea ari da jasaten.