Euskaltel, aspaldidanik darabilten pribatizazioa

2015/06/18
Euskaltelek lanpostuetan murrizketa bortitzak eta lan baldintzen okertzeak egin ditu, etekinak hobetzeko premiagatik; horrela, 2012an zeuden 500 lanpostu baino gehiagotik 200 langile inguru kaleratu ditu externalizazio bidez (Sistemen eta Eragiketen sailetakoak, hain zuzen), beste enpresa batzuetara bideratu direnak Euskalteleko langile izatea utziz.



Telekomunikazioen euskal enpresa nagusiak, Euskaltelek, burtsan kotizatzen hasiko dela iragarri berri du. Batzuek arrakastatzat eta lidergotzat jotzen duten hau, aspaldidanik dabilen pribatizazio prozesuaren azken pausoa besterik ez da; eta ez hori bakarrik, baloreen merkatuan kotizatzeak enpresaren kudeaketa eta aktibitatea etekinak lortzera bideratzea dakar, akziodunentzako mozkinak enpleguaren, kalitatearen eta emandako zerbitzuaren gainetik: irabaziak beste guztiaren gainetik. Ildo horretan dihardute Euskalteleko agintariek, prest baitaude mozkinak baino handiagoak diren dibidendoak banatzeko.

Are gehiago, burtsaratzea ez da denon eskura egongo. Soilik inbertsio funtsei emango baitzaie aukera (atzerrikoak lehenetsiz, Euskaltelen nahietan), espekulazio eta etekinen lorpenean aritzen diren funtsak izanik: inbertsore hauei putreak deitzen zaie ez dutelako aportazio berririk egiten, ezta inbertsio produktiborik ere, honek lan baldintzen eta zerbitzuaren kalitatearen gainbeherakada nabariak eraginez.

Historiari laburki so eginez, Euskaltelek honako bilakaera izan du:

  • 1995ean sortu zuten Eusko Jaurlaritzak (%40a finantzatuz) eta hiru aurrezki kutxek (gainontzeko %60a jarriz).

  • 2005erako kapital pribatua akzioen %30aren jabe zen iada.

  • 2012an enpresa 475 milioi eurotan baloratu zen: orduan Eusko Jaurlaritzak zituen akzioak (%7,45a) saldu zituen eta Kutxabankek bere partaidetza murriztu zuen (%68tik %49,9ra). Inbertsio funtsek %48a bereganatu zuten, gainontzeko %2a Iberdrolaren esku geratuz. Horrela, sektore pribatuak Euskaltelen kontrola lortu zuen, administrazio kontseiluan gehiengo absolutua eskuratu baitzuen.

  • Orain planteatzen denaren arabera, Kutxabankek akzioen %30a mantenduko du, gainontzeko guztia inbertsio funtsei utziz (Iberdrolak bere zatiarekin zer egiten duen arabera).

Bestalde, prozesu hau zalantzazkoak diren ekimen eta erabakien baitan gertatzen ari da: Euskaltelen oraingo balorazio berria 2012koa baino hiru aldiz handiago da (1.500 milioi eurokoa), inbertsio funtsentzat negozio borobila izanda, duela hiru urte enpresaren erdia merke erosi baitzuten, Kutxabank eta Eusko Jaurlaritzaren kontura egindako eragiketan.

Gainera, 200 milioi eurotako dibidendu ezohikoak banatu nahi dituzte, horietatik erdia baino gehiago (100 milioi baino gehiago) esku pribatuetara joango direlarik. Dibidendu honekin bakarrik, 2012an Euskaltelen akzioak erosteko egindako ordainketen zati handiena berreskuratuko lukete inbertsio funtsek.

Hori gutxi balitz, dibidendu horiek banatzeko 300-400 milioi euro inguruko kreditu bat eskatu beharko dute. Teorian mailegu hori burtsaratzeko eragiketa prestatzeko eta horren gastuei aurre egiteko eskatu litzateke, baina funtsean dibidendu bezala atera nahi duten kapitala ordezteko besterik ez da izango.

Horrela, pribatizazioan sakontzeaz gain, sektore estrategikoetan egiten ari den desinbertsioa konstatatzen da, kasu honetan oso errentagarria den sektore batean.

Euskaltelen 2013ko datu ekonomikoak

 

Milioi eurotan

Salmenten gaineko portzentaia

Salmentak guztira

329,7

100%

Mozkin garbiak

50

15%

Pertsonal gastu totala

34,4

10%



Euskaltel oso errentagarria den enpresa denez, ezin ulertu daiteke erakunde publikoen jokaera horren erakargarria den aktibitatea alboratzean, ez bada ezkutuko interesengatik, sektore publiko eta pribatuaren arteko ate birakaria hala nola.

300 milioi baino gehiagoko salmentak izanda 2013an, Euskaltelek 50 milioi euroko irabazi garbia izan zuen; honek erakusten du egungo jabeek diru askoz ere gehiago bideratzen dutela mozkinetara langileen soldatak ordaintzera baino: zehazki %50a gehiago erabiltzen dute mozkinetara lan kostuak ordaintzeko beharrezkoa den kopuruarekiko.

Euskaltelek lanpostuetan murrizketa bortitzak eta lan baldintzen okertzeak egin ditu, etekinak hobetzeko premiagatik; horrela, 2012an zeuden 500 lanpostu baino gehiagotik 200 langile inguru kaleratu ditu externalizazio bidez (Sistemen eta Eragiketen sailetakoak, hain zuzen), beste enpresa batzuetara bideratu direnak Euskalteleko langile izatea utziz.

Honeninguruan, esan beharra dago ELA sindikatuak kaleratze zeinberregituratze prozesuak eta esternalizazioak Epaitegi Gorenean helegin dituela, atzera bota daitezela eskatuz. Horregatik, neurrihoriek legearen arabera zuzenak diren onartzeke daude, ezin jakinda ea atzera botako diren eta gertatu daitekeen ezeztapen horrek sortuditzakeen eraginak bai enpresan bertan baita egungo edota etorkizuneko jabeengan.

Guzti hau gaur egun inposatzen ari diren politika neoliberalen ondorio zuzena da, ongizate gizartea desmantelatzen dabilen politika, gizarte bezala ditugun interesen kontra doazen ekimenen bidez. Euskaltelen pribatizazio prozesuak aurrezki kutxen bankarizazio eta pribatizazio prozesuaren logika berbera dauka, gure ehun produktiboaren kontrako ekimenak izanik.