Euskaltel-en aurrean bilkura egin dute ELAk eta LABek Boslan-eko bi langileen kaleratzea salatzeko.

2004/04/13

ELA eta LAB sindikatuak Bilbon Euskaltelen egoitzaren aurrean bilkura egin dute, hauteskunde sindikalak bultzatzeagatik Boslan-eko bi langile (ELAn afiliatuak) kaleratuak izan direlako.

Azpikontrataren esanetan langileen kontratuak eten ditu Euskaltelek zerbitzuaren murrizketa exijitu duelako. Dena den Euskaltelek "ez duela inongo agindurik eman" adierazi du.

ELAk eta LABek Euskaltelen egoitzen aurreko bilkurekin jarraituko dute bi emakumeak berriro onartuak izan daitezen lehen zituzten baldintza berdinekin. Langileek Bilboko Gizarte Epaitegian salaketak jarri dituzte bidegabeko iraizpenengatik.