Euskaltzaindiako langileen lanuztea

2015/12/17
2015eko abenduaren 18an, ostiralean, Euskaltzaindiko langileek ordubeteko lanuztea egingo dute, 9:45etik 10:45ak arte. Greba ELA sindikatuak deitu du, bera baita Euskaltzaindian ordezkaritza sindikala daukana.

Lanuztearen arrazoia, erakundeak langileen eta ordezkaritza sindikalaren eskariei emandako erantzun eza izan da. Zehatzago esanik, Euskaltzaindiko Zuzendaritzari kontratazio berrientzat lan baldintza eta soldata-taula desberdinak (eskasagoak) aplikatzeari utz diezaiola eskatzen diogu, Euskaltzaindiko langile orok lan baldintza duinak behar dituelakoan gaude eta.

Bestalde, Zuzendaritza egiten ari den lanpostuen amortizazioa salatu nahi dugu. Izan ere, uste dugu 2016an bide beretik jarraituko duela, lanpostuak amortizatuko dituela, alegia.

Ordubeteko lanuztearekin batera, egun berean, abenduaren 18an, langileek Bilboko Udaletxearen aurrean elkarretaratzea egingo dute (10:00etatik 10:30ak arte), bertan biltzekoa baita Euskaltzaindiaren Osoko bilkura.