Euskaltzaindiko langileen lanuztea

2016/03/16
Euskaltzaindiko langileek bi orduko lanuztea egin dute gaur, 8:45etik 10:45ak arte. Greba ELA deitu du, bera baita Euskaltzaindian ordezkaritza sindikala daukana. Bi orduko lanuztearekin batera langileek Bilboko Areatzan 15 minutuko elkarretaratzea egin dute.

Lanuztearen arrazoia, orain dela hiru hilabete egindako lanuztearen ildotik doa, erakundeak langileen eta ordezkaritza sindikalaren eskariei emandako erantzuna oso eskasa dela eta. Zehatzago esanik, Euskaltzaindiko Zuzendaritzatik benetako konpromiso bat nahi dugu langile guztiei aplikagarria eta lan erreforma kanpo utziko duen Hitzarmena lortzeko. Gainera, otsailaren 17tik aurrera lanpostu bat bete barik dugu Euskaltzaindian eta beste bi hutsune berehala sortuko dira. Lanpostu horiek betetzea eta beste kideek bezala, baldintza duinak aplikatzea exijitzen diogu Euskaltzaindiari.