Eusko Irratiko, EITB-Erakundeko eta EITB-NETeko langileek bi orduko lanuztea egingo dute ekainaren 10ean
2016/05/30

Eusko Irratiko (Radio Vitoria, Radio Euskadi, Euskadi Irratia), EITB-Erakundeko eta EITB-Neteko langileek mobilizazioetan urrats bat haratago joatea erabaki dute, eta ekainaren 10erako bi orduko lanuztea deitu dute EITBko zuzendarizari galdegiteko itzul diezaiela 2010etik aurrera soldatatik kendu zaien %5a.
Joan den uztailaren 31n Auzitegi Konstituzionalak nulutzat jo zuen EAEko sozietate publikoetako langileei 2010. urtetik aurrera ezarri zitzaien %5eko soldata jaitsiera.
Lanuztea Eusko Irratian (Radio Vitoria, Radio Euskadi eta Euskadi Irratia) eta EITB-Neten goizeko 8etatik 10etara eta arratsaldeko 6etatik 8etara izango da. EITB-Erakundean, berriz, goizeko 10etatik 12tara izango da.
Gaur, astelehena, hilak 30, EITBko Administrazio Kontseiluaren bilera dela eta, taldeko langileak arratsaldeko lauretan EITBren egoitza nagusi aurrean bilduko dira organo honetako kideei eskatzeko Zuzendaritza premia dezatela modu bidegabe eta ilegalean kendutako %5a itzultzera.