Eusko Irratiko enplegu suntsiketaren aurka elkarretaratzea deitu du ELAk

2014/04/28
ELAk langile guztiak deitzen ditu bihar, apirilak 29, arratsaldeko 4tan, Bilboko egoitzan izango den Administrazio Kontseiluaren ordu berean kontzentraziora.

Esko Irratiko zuzendaritzak, irrati publikoetan emango den enplegu suntsiketa EPE batekin estali nahi du. Berau, erakunde plublikoak bihar daukan Administrazio Kontseiluan eztabaidatuko da.

ELArentzat, Zuzendaritzak nahi duena ez da EPE baten bitartez egoera irregular bat erregularitzatzea, baizik eta enplegu publikoa suntsitzea, EPEa aitzakitzat hartuta. Horregatik, Eusko Irratian gehiengoa den sindikatuak, Administrazio Kontseiluari, enplegu suntsiketaren aurka azaltzea exijitzen dio eta ildo horretan, bihar Eusko Irratiko Zuzendaritzak aurkeztuko duen EPE proposamena ez dezatela onartu.

Dauzkagun lan taldeak gehiegi doituta daude eta murrizketa honek, Irrati publikoak eskaintzen duen zerbitzuan eragin zuzena izango duela argi daukagu. Hau, oso larria da, are gehiago gaur egungo krisi egoera batean, non kalitatezkoak, profesionalak eta independenteak diren komunikabide publikoen beharra ezinbestekoa den.

Zuzendaritzak, aurrekontuen murrizketaren aitzakipean lanpostuak amortizatu nahi ditu eta ez dauka zerbitzuaren kalitatea hobetzeko asmorik. ELA, EPEak egitearen alde dago, baina EPE prozesu hauek, Irratiko zentru-arteko komitearekin adosteaz gain, adosturiko kontratazio prozedurak bete behar dituzte eta ezin dute inolaz ere enplegu suntsiketarik bere gain hartu.

Hala, ELAk, Zuzendaritzak bere egitasmoak aurrera eramateko erabilitako obskurantismoa salatzen du, izan ere, ez dizkigue 2014ko aurrekontuak aurkeztu, ezta 2013an gastaturikoaren exekuziorik ere.

Guzti honetagok, ELAk langile guztiak deitzen ditu bihar, arratsaldeko 4tan, Bilboko egoitzan izango den Administrazio Kontseiluaren ordu berean kontzentraziora.

Azkenik, gogoratu nahi dugu Administrazio Kontseilua EAJ-PNVko 6 kidek, EH BILDUko 4k, PSEko 2k, PPko 2k, LABeko 1ek, Euskaltzaindiako 1ek, Euskadiko kontsumitzaileen elkarteko 1ek eta Eusko Ikaskuntzako 1ek osatzen dutela, eta proposamen hau aurrera ateratzeko, Administrazio Kontseiluaren 2/3en aldeko bozka beharrezkoa dela.