Eusko Irratiko enplegu suntsiketaren aurka elkarretaratzea Eusko Legebiltzarraren aurrean
2015/02/05
Eusko Irratiko EEEa (kaleratze txostena) erretiratzeko eskatuz elkarretatzea egin dute gaur goizean irrati pubikoko ELA eta ESK-ko ordezkariek Eusko Legebiltzarraren egoitzaren aurrean. Finko ez diren mugagabeko kontratuak eteteko asmoa agertu zuen iragan astean EITBko zuzendaritzak, hots, plantillaren %10etik gora.
ELAk gogoratu du dosierra EAJk, EH-Bilduk eta LABek Administrazio Kontseiluan babestu zuten 30 lanpostuen murrizketen ondorio dela.