Jaurlaritzak etorkinen elkarteak deuseztatzeko asmoa du

2010/02/19
Eusko Jaurlaritzak bultzatzeko asmo duen gizartegintzaren arloko diru-laguntzen erreforma dela-eta, gure kezka eta haserrea agertu nahi dugu.

Jaurlaritzak hauxe dio: “azaldutako argudioak ez ziren garaiz aurkeztu, dekretua bideratu baino lehen; eta ez da kexarik jaso etorkinen elkarteetatik".

Hori gezurrezkoa da. Agiri hau izenpetu dugunok gure ukoa azaldu genion iragarritako neurri horri, Eusko Jaurlaritzak "Immigrazio Zuzendaritzaren bidez” proposatu zituen leku eta organoetan.

Horren lekuko akta bat dago: Euskadiko immigranteen Gizarteratzeko eta Gizarte Parte-hartzerako Foroaren 2009ko urriaren 28ko 17/25 Akta. Akta horretan elkarteen kritikak eta proposamenak jasotzen dira, eta baita dekretuak etorkinen elkarteetan duen eragin kaltegarria ere.

Hori horrela, guk esandakoa berresten dugu: Eusko Jaurlaritzak diru-laguntzak eraberritu ditu, gizarte-mugimenduari bizkar emanda, etorkinen elkarteak desegiteko asmoz. Izan ere, ezarritako baldintza berriak bete ezinak izango dira elkarte askorentzat: Lurraldez gaindiko programak, eta saiakuntza edo ikerketako proposamen berritzaileak.

Hori dela-eta, eskatzen dugu:

·         Eusko Jaurlaritzaren menpeko aholkularitza-organoetan gizarte-elkarteek utzitako ekarpenak eta kritikak kontuan hartzeko.

·         Sailburuordeak, adierazpenak egin baino lehen, gaiaren inguruko informazioa jasotzeko. 

·         649/2009 Dekretua indargabetzeko.

·         Gauzak hobetzeko moduko asmotan Jaurlaritzaren politiken aurka azaltzen diren elkarteei diru-laguntzarik gabeko zigorrik ez jartzeko.

·         Eta elkarrizketa-bidetik abiatzeko, hurrengo helburu hauek lortze aldera: etorkinen partehartzea erraztea, haiek gizarteratzen laguntzea, eta dekretu hori bezalako politika bidegabe eta diskriminatzaileek sorrarazten duten gizarte-bazterkeria ezabatzea.

  

 

PLATAFORMA ESKUZ ESKU

GRUPO PANGEA – Kulturarteko Elkartea

PERIÓDICO NUEVO EUSKADI

SANGAMAR – Ondarroako Senegaldarren Elkartea

IDEASUR – Hegoaldeko Integrazio, Garapen eta Hezkuntzako Elkartea

BACHUE. Errefuxiatu Kolonbiarren Euskadiko Taldea

REVISTA ENCUENTROS

ELA

PORTURAICES. Portugaleteko Kulturarteko Elkartea

KIRA. Etorkinen eta Errefuxiatuen Gasteizko Koordinakundea:     

APAVI – Paraguaitarren Gasteizko Elkartea

Kolonbia-Euskadi Elkartea

AMALUR CHARRUA – Latin-Amerikako Emakumeen Elkartea

Gazteen Elkarte Alternatiboa

Saharako Egoiliarren Elkartea

Dominikar Errepublikako Egoiliarren Elkartea

ATERKO. Ekuatore Gineako Kultura Elkartea

LACANTUTA – Bolivia-Euskadi Elkartea

Mundu Gaztea Elkartea

SENDAS NUEVAS – Kulturarteko Elkartea

Paraguaitarren Elkartea

AZRAF