Eusko Jaurlaritza prestatzen ari den suhiltzaileen aurreproiektua erretiratzea eskatu du ELAk
Eusko Jaurlaritzak, lege hau inolako transparentziarik gabe landu du. Ez du suhiltzaileekin, ezta ordezkatzen dituzten sindikatuekin ezertarako kontatu. Euskal funtzio publikoko batzordea beraien interesetarako erabiltzen ari dira gainera. Hiru egun ezberdinetan konbokatu dute jada. Azken komunikazioan esan ziguten, uztaileko azken astean konbokatuko dutela... Ez eguna, ezta ordua zehaztu gabe.
Trikimailu hauekin langileria despistatu nahi badute, ez dute lortuko. Antolatu egin gara eta jarraitu egingo dugu, Lege proiektu hau, Lege ez bilakatzeko helburuarekin.
Lege aurreproiektu honek:
1.- Zerbitzua pribatizatzea ekarriko du. Ez du enpresa pribatuetako suhiltzaileen lan eremua mugatzen. Zerbitzuak pribatizatu eta kanporatzeari atea zabalik uzten dio, inguruko zerbitzu askotan gertatzen ari den bezala.
2.-Lan baldintzan prekarizazioa: Lanaldi partzialeko suhiltzaileak eta suhiltzaile-laguntzaile figurak sortzen dira. Honek, lan baldintzen prekarizazioa ekarriko du.
3.- Ez du suhiltzaile zerbitzuaren funtzioak eta helburuak zeintzuk diren ondo argitzen.
4.- Koordinazio komisioan alde sindikalaren presentzia eskasa.
5.- Arkauten zentralizaturiko formakuntza. Zerbitzuen beharrak kontutan hartu gabe, formakuntza Arkauten zentralizatzen da. Arkauteko akademiaren egituran zerbitzuan adituak diren langileak egotea ezinbestekoa deritzogu.F
6.- Taldeen birklasifikatzerik ez: Bere garaian Euskal Legebiltzarrak suhiltzaile en taldeak birklasifikatzea onartu zuen, larrialdi zerbitzua izaki udaltzain eta Ertzaintzan bezala, homologatzeko. Lege aurreproiektu honek ez du horrelakorik erregulatzen.
Hauek izango dira ELAk, Euskal Funtzio publikoko bileran, izaten denean izanda ere, markatuko dituen ildoak eta lege aurreproiektu hau berehala erretiratzea eskatuko dugu.
Guzti honetagik, ELAk, eta gaur Gasteizen egon garen langile guztiok, Eusko Jaurlaritzari exijitzen diogu lege aurreproiektu hau berehala bertan behera uztea. Eta suhiltzaile taldeari dei egiten diogu, lanean jarraitzeko. Antolatuta eta indararakin, edukidun lege bat izan dezagun, benetan, Suteen prebentzio eta itzaltze lege bat, suhiltzaile profesionalak eta herritarrak ardatz izango dituena.