Eusko Jaurlaritzak AHTren aurkako jarrera ETArekin berdindu nahi izana salatzen du ELAk

2009/01/22
Joan den urtarrilaren 17an AHT Gelditu Elkarlanak deituriko manifestazioan Eusko Jaurlaritzak izandako jarrera onartezina salatzen du ELAk.

Egun horretako egintzen eta atxiloturiko pertsonen eginbideak Auzitegi Nazionalaren esku utzi nahi izan ditu Gobernuak. Administrazioak berak jasotzen duen polizi atestatuak judizial epaiaren izaera eman nahi izan dio, modu horretan.   Hain sinestezina da egoera ze Auzitegia Nazionalak berak uko egin dio atxilotuak epaitzeari eta Gasteizko epaitegira bidali ditu eginbideak. Beraz, Eusko Jaurlaritza, kasu honetan, Auzitegi Nazionala baino haratago joan da.

Bestalde, ELAk uste du Ertzaintzaren iharduera ikertu behar dela zorrozki, egintzen momentutan nahiz inkomunikazio uneetan, beti ere zigorgabetasunari zirrikitu

txikienarekin bukatzeko

Oinarrizko eskubideekin komprometiturik gauden heinean, AHTren aurkako zilegizko jarrera ETArekin berdindu nahi izana eta oposizio hori kriminalizatzea salatzen du ELAk.