Eusko Jaurlaritzak alfonbra gorria zabaltzen du derrigorrezko arbitrajearentzat

2014/06/18
ELAk salatu egin behar du Eusko Jaurlaritzaren jarrera ORPRICCEn hitzarmen kolektibo bat ez aplikatzeko aztertu den lehen eskarian. Enpresak eskatu du 2012ko hitzarmena ez aplikatzea, 2013rako %7,14ko soldata jaitsiera eta 2014rako %14,28koa.

Bere botoa patronalarenari gehituta, Jaurlaritzak betoa ezarri dio eskaria organo berri honetan eztabaidatzeko aukerari, eta zuzenean derrigorrezko arbitrajera igorri du. ELAk beti adierazi izan du organo honen aurkako jarrera, baina parte hartzea erabaki zuen batzordeko kideen posizioak (patronal, gobernu eta sindikatuenak) zein ziren jakinarazteko..

Bada, gure susmoa lehen aukeran berretsi digute: patronalak eta gobernuak batzordean eztabaida saihestu nahi dute, negoziazio kolektiboari eta aldeen autonomiari eraso egiteko, eskaria derrigorrezko arbitrajera bidalita. 

Hau al da Jaurlaritzarengandik espero beharreko jarrera? Horrela defenditzen al ditu herri honetako langileen eskubideak? Hau ote da elkarrizketa sozialerako proposatzen duen orri zuria?