Eusko Jaurlaritzak bat egin du patronalarekin soldatak eta lan baldintzak hankaz gora jartzeko
Gaur Bilbon egindako agerraldi publikoan, ELAko idazkari nagusiak , Adolfo Muñozek, PSE-EEren jarrera kritikatu du. Izan ere, Herri-Ekimena ahalbidetzen zuten zuzenketa batzuk prestatu arren, egiazko ordua heldu denean atzera egin du. "Bistan geratu da zein den kezkatzen duen subrogazioa: bere karguen subrogazioa”. Muñozekin batera negoziazio kolektiboko arduraduna, Joseba Villarreal, izan da aurkezpenean. Biek 110.000 sinadura lortu ondoren ELAk sustatu zuen Herri-Ekimenak Eusko Legebiltzarrean izan duen ibilibidea azaldu dute.
"Legebiltzarreko ibilbide luze horretan zehar argi geratu da ez dagoela eskumen-arazorik, borondate politikoaren kontua dela frogatu da; bestela esanda, legebiltzarrean ordezkaturik dauden taldeen esku dago langile azpikontratatuen lan-baldintzak duinago bihurtzea edo ez. Aukera aparta hitzetatik egintzetara pasatzeko. Ez dago aitzakiarik, kontua da nahi izatea edo nahi ez izatea. Legebiltzarkideok, ez galdu oraingo aukera hau".
ELAren iritziz, EAJk eta PSE-EEk apustu egin dute, berriz ere, euskal administrazioek azpikontrataturiko pertsonen prekarietatearen alde, esleipen publikoetan beherapenak lortzearen trukean, nahiz eta 55.000tik gora pertsonaren bizimoduaren eta lan-egonkortasunaren konturakoa izan. "Jaurlaritzaren jarrera bat dator Confebask-en jarrerarekin. Bestalde, aipatu beharra dago Eusko Jaurlaritza 'isilpeko murrizketak' egiten ari dela. Lizitazioak kostua baino %40 merkeago ematen dira, lan egingo duten pertsonan soldata eta baldintzen lepotik azpimarratu du".