Eusko Jaurlaritzak bere langileen erretiro partziala eta txanda-kontratua modu anti-demokratikoan adostu du

ELAren proposamena
Mahai orokorreko bileretan ELAk aldarrikatu zuen berton bizi garenon pentsioak gure herrian erabakitzeko eskubidea, eta euskal administrazioan errelebo-kontratua zein erretiro partziala aplikatzeko proposamena egin zuen:
-
Euskal sektore publikoko langile guztiek izatea errelebo kontraturako edo erretiro partzialerako eskubidea (baita sozietate publikoetan ere), baldintzak betetzen badituzte eta hala nahi izanez gero.
-
Aurrekontuetan horretarako diru partida “egoteak edo ez” ezin dezake hori baldintzatu.
-
Ildo beretik, ezin da langile finkoentzat bakarrik izan.
-
-
Erreleboa hartzen duenak lanaldi osoko kontratua izatea eta lanpostu hori ez ezabatzea inondik inora.
-
Erretiro partziala hartzen duen pertsonaren laneko denbora efektiboa murrizteko neurri guztiak ikertzea (baimen ordainduak, erretiro-primak...)
-
Eusko Jaurlaritzako funtzionario eta langile estatutarioek erretiratzeko adina aurreratzeko tresna eta formulak izatea, beti ere, lanpostuak suntsitu gabe.
Haatik, Eusko Jaurlaritzak uko egin zion ELAren proposamenari, indarrean dagoen legediak horren baitan akordioa iristeko aukera ematen duen arren; izan ere, hala gertatu da EAEko beste zenbait erakundetan.