Eusko Jaurlaritzak egin duen berdintasun planean jasotzen diren neurriak oso murritzak dira

2016/06/30
Gaur sinatu da Euskal Administrazio Orokorreko eta bere erakunde autonomoetarako lehen Genero-Berdintasun Plana. ELAren iritziz, diagnostikoa salbu, Plan honetan administrazioan diharduten emakume eta gizonen arteko desberdintasunak konpontzeko proposatu diren neurriak oso murritzak dira, oso lausoak eta gauzatzeko benetan gaitzak, Eusko Jaurlaritzaren murrizketa politika medio.

ELAk ondo deritzo euskal administrazioan lan egiten duten emakume eta gizonen benetako egoerari buruzko diagnostikoa egin dutenen lanari.

Lehen Berdintasun Plan hau egitea 2010ean erabaki zen, Mahai Orokorreko akordioa iritsi zenean.

Zoritxarrez, diagnostikoa salbu, Plan honetan administrazioan diharduten emakume eta gizonen arteko desberdintasunak konpontzeko proposatu diren neurriak oso murritzak dira, oso lausoak eta gauzatzeko benetan gaitzak, Eusko Jaurlaritzaren murrizketa politika medio.

Beharrezko bitarteko pertsonal, tekniko eta ekonomikorik gabe oso zaila da edozein berdintasun plan gauzatzea.

ELAk ez du inolako borondaterik ikusi administrazioaren aldetik murriztutako eskubideak leheneratu eta lan baldintzak hobetzeko, oso feminizatuta dagoen esparru batean.

Sindikatu honek berdintasunaren alde lanean jarraituko du, arduraz eta benetako konpromisoaz; halaber, akordioak bete daitezela eta gobernu honi eskatuko dio egin dituen murrizketa guztiak (soldatak, Itzarrik, bajen osagarriak, erretiro aurreratua) bertan behera utz ditzala.