Eusko Jaurlaritzak enpresarien etekinak lehenesten ditu bere nazioartekotze merkataritza politikan

2017/11/08
Eusko Jaurlaritzak 2014. urteaz geroztik eta garapenerako politiken koherentziaren ikuspegitik sustatu duen enpresa nazioarteko politikaren balorazioa egin du Juan Hernandez Zubizarreta EHUko irakasleak. Honek gaur goizean aurkeztu du bere lana, ELA eta LAB sindikatuetako ordezkariekin batera. Mikel Noval ELAko arlo sozialeko arduradunaren hitzetan, Eusko Jaurlaritzaren “nazioartekotze politika” delako horren atzean enpresen etekinak hobetzea dago, gizarte, lan edo ingurumenari buruzko parametroak alde batera utzita.

Euskadiko GGKE-en Koordinakundearekin burututako ikerketa honetan Eusko Jaurlaritzaren enpresa-internazionalizazio politikaren analisi bat egiteari ekin diote irakasleok.Mota guztietako gobernuek jatorriko etxea euren lurraldean duten enpresei lotzen diete euren etorkizun politikoa, txikituz doazen merkatuengatik lehian arituz eta errentagarritasuna eta lehiakortasuna oinarrizko printzipio gisa onartuz. Horrela, gobernuek enpresen kanpo zabalkuntzarako aireratze- eta lurreratze-pista gisa jokatzen dute.

Novalek adierazi du Urkullu Lehendakariak Quebecera egin duen bidaiaren ardatza, besteak beste, izan da “CETA onartu ondoren ireki den abagunea baliatzea” izan dela

ELA CETAren, TTIPen eta antzeko merkataritza itunen aurka agertu da. Itun horien aitzakia da merkataritza liberalizatzea, baina ezartzen duten esparru araugileak benetan beste xede bat du, interes korporatiboei lehentasuna ematea giza-eskubide, eskubide sozial edo ekologikoen gainetik.

ELAko ordezkariaren iritziz interes korporatiboen aldeko gogo hori dago Eusko Jaurlaritzaren “nazioartekoratze politika” delako horren atzean: enpresen etekina maximizatu behar da, gizarte, lan edo ingurumenari buruzko parametrolak alde batera utzita. Hau egiaztatu da Latinoamerikako Multinazionalen Behatokiaren (OMAL) txosten batean; bat gatoz bere ondorioekin.

Ez da harritzekoa Jaurlaritzaren Euskadi-Basque Country 2020 Estrategia ere norabide horretan joatea. Bere politika oro har halakoa baita: enpresen interesak eta aurrekontu-politikarik ortodoxoenak dira nagusi, ez herritarren eskubideak.

Bestalde, Lakuak Estatuarekin hitzartu du gastu-muga aplikatuko duela. Horregatik 2018rako aurkeztu duen aurrekontu-proiektuan arlo publikoak ekonomian gero eta zati txikiagoa du, eta horrek zerbitzu publikoei kalte eragiten die.

Gainera, Eusko Jaurlaritzak Foru Aldundiekin adostu duen erreforma fiskalak gauzak bere hortan uzten ditu: soldatapeko ez diren errentetan iruzur fiskal izugarria eta, batik bat enpresei eta kapitalei dagokienez presio fiskala Europako azken postuetan.

Bere esanetan aplikatzen diren politikak zeharo aldatu behar dira. Enpresarioen klase-interesak ezin dira orain arte bezala defenditu, jende gehiena baztertuz, bitartean pobrezia eta desberdintasun soziala gero eta handiagoa delarik.

Ikerketaren ondorioak irakurri

http://omal.info/spip.php?article8401