Eusko Jaurlaritzak erabaki du 2023an langile publikoen erosahalmena %3 murriztea

ELAren ustez, proposamenak agerian uzten du Eusko Jaurlaritzak plantilla pobretzearen aldeko apustu sistematikoa egin, eta patronal neoliberal gisa jokatzen duela. Izan ere, erosahalmenaren galeraz gain, kontuan izan behar da behin-behinekotasuna %40 baino handiagoa dela sektorean, sektore pribatuaren bikoitza.
Gainera, lan baldintzetan erabaki horiek hartzen ditu Jaurlaritzak aurrekontuak superabitakin ixten dituenean. Oso larria da hori ELArentzat. Izan ere, 2020ko eta 2021eko itxialdietan 2.000 milioitik gorako superabita izan du, eta datu guztien arabera, 2022an ere superabita izango ditu. Horri batu behar zaio banketxeetan milaka milioi euro dituela.
Ostegun honetan, otsailaren 16an, Lakuan egingo den mahai orokorreko bileran, ELAk Eusko Jaurlaritzari eskatuko dio behingoz utz diezaiola Estatuaren Gasteizko Ordezkariordea izateari, patronalik neoliberalena izateari, eta zerbitzu publikoen eta hori posible egiten duen kolektiboaren alde egin dezala.