Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak lantokietan osasun neurriak ikuskatzeko baliabideak bermatu behar dituzte

2020/04/08
Larrialdi honi erantzuteko ISLPN, Osalan edo Lan ikuskaritzak dituzten gabeziak oso agerian geratu dira. ELAk egitura publiko bat sortzea proposatzen du enpresek behar diren segurtasunerako protokoloak betetzen dituztela ziurtatzeko. Hainbat sektoretan jarduera etenda dago; batzuetan bihartik aurrera lan egiteko aukera izango da, beste hainbatetan aukera izanda ere jarduerak geldiarazita jarraituko du, berez enpresariek hori erabaki baitute neurri handi batean. Deseskalatze prozesu batean sartuko gara, eta ELAren ustez langileen osasunak lehentasuna izaten jarraitu beharko du testuinguru horretan ere.

Ataka honetan, eta apirilaren 9tik aurrera orain arte hartu nahi ez diren erabaki batzuk hartu beharko lituzkete Chivite eta Urkulluren gobernuek baita ere patronalek:

  1. Funtsezko zerbitzuak zaintzea: ELAk beste behin ere lehentasuna kokatu nahi du funtsezkoak diren sektoreetan. Egoera zaila da oraindik osasungintzan, zaintza sektoreetan, garbikuntza, elikaduran... Beraz, administrazioek ahalegin eta baliabide guztiak langile hauen segurtasuna bermatzera bideratu beharko lituzkete.

  1. Enpresetan baldintzak sortzea lan osasuna berma dadin. Aurreko asteetan egiaztatu duguna da enpresa askotan ez dela segurtasuna bermatzen, eta argi ikusi dugu ere arazo larriak egon direnean ez dela erantzun azkarrik izan: bakarrik utzi gaituzte.

SIDENORren gertatutakoak argi erakusten du lehentasunak non izan diren: Ertzaintza bertaratu zen osasun neurriak bermatzea aldarrikatzeko kontzentrazio bat bertan behera uzteko, eta oraindik ere inongo arduradun publikorik ez da enpresa barnean egon lan osasuna bermatzen ote den egiaztatzeko. Argi dugu ISLPN, Osalan eta ikuskaritza kolapsatuta edo gaindituta daudela horrelako egoerari aurre egiteko.

ELAren proposamena: ELA prest dago honetaz guztiaz hitz egiteko, beti ere argi utzita hurrengo aste eta hilabeteetarako enpresak irekitzearen lehentasuna izan behar dela langileen segurtasuna. Enpresei dagokie behar diren neurriak jartzea eta egin behar diren egokitzapenak egitea. Protokoloak ezarri behar dira; ELA erne egongo da hau horrela gauza dadin.

Hala ere, hori ez da nahikoa. Nafarroako Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren inplikazio zuzena behar da. Gobernuen proposamen batek ere ez du aurreikusi enpresetako egoera kontrolatzeko baliabideak jartzea. Lan-osasunaren zaintza gaur ez da lehentasuna, eta hori errotik aldatu beharra dago.

ELAk gaur publiko egin nahi ditu hurrengo hilabeteetan enpresetan lan egiteko eman beharreko baldintzak. Gure gobernuek benetan langileen osasuna lehenesten badute eta jarduera ekonomikoa berreskuratzeari garrantzia ematen badiote ELAren proposamena aintzat hartu beharko lukete. Gobernuak inplikatuko balira, ELAren ustez posible izan beharko luke beste sindikatu eta patronalarekin adostasun bat lortzea.

ELAren proposamena: