Eusko Jaurlaritzak etxebitza alokatzeko laguntzak murriztu nahi ditu

Mikel Noval, arlo sozialeko arduradunak eta Janire Landaluze, ikerketa bulegoko kideak Bilbon eskainitako prentsaurrekoan azaldu dute Eusko Jaurlaritzak aurkeztu duen dekretu-proiektuaren inguruko ELAren iritzia. Sindikatuaren esanetan, herritarren babesgabetasuna eta pobrezia areagotuko ditu. Izan ere, etxebizitza alokatzeko laguntzak jaso ahal izateko baldintzak gogortzen ditu eta eskatzaileen erregistroan gutxienik 3 urtez egon behar da izena emanda. ELAko bozeramaileek gogoratu dute 2017ko abuztuan 28.291 familiak jaso zituztela laguntzak.
Bestalde, dekretuak jasotzaileak kriminalizatzeko bidean kontrol eta ikuskatze handiagoa ezartzen du. Izan ere, aukera ematen zaio administrazioari hiru hilez prestazioa ofizioz eten dezan, hau jasotzeko aitortza eragin zuen zergatietako bat bete ez dela adierazten duen zantzuren bat agertuz gero.