Eusko Jaurlaritzak ez du laneko segurtasun eta osasunaren gaia gainditu

2007/02/14
"Hego Euskal Herrian 2006an, 103 langile hil ziren lanpostuan, 78 EAEn eta 25, Nafarroan. Aurten dagoeneko EAEn 12 langile hil dira eta Hego Euskal Herri osoan, 15. Datuak oraindik oso larriak eta kezkatzekoak dira". Hauek dira otsailaren 14ean ELAk Bilbon aurkeztu duen txostenaren ondorio kezkagarriak. Gainera, egoera aurten ez da hobetu: istripu hilgarriei dagokienez, 2007 aurreko urteetako erritmo berean hasi dugu.

ELAren ustez, aski da datuak ikustea jabetzeko Eusko Jaurlaritzak ez duela laneko segurtasunaren gaia gainditu.

Hau da aurkeztutako txostena