Eusko Jaurlaritzak ezetz Itzarriren aldeko ekarpenak egiteari
Itzarriren gobernu-batzaren bileran, abenduaren 4koan, Funtzio Publikoaren sailburu eta Urkulluren gobernuaren eledun denak argi eta garbi adierazi zuen “oraingoz Jaurlaritzak ez du asmorik Itzarriren aldeko ekarpenak egiteko”. Gogoan izan azaroaren 11n Madrilgo parlamentuko PNVren taldeak zuzenketa bat itundu zuela Alderdi Popularrarekin, lau haizeetara iragarri zuena, BGAEen aldeko ekarpenak egiteko “debekua” kentzeko. Hala eta guztiz ere, Urkulluren gobernuak erabaki du ekarpenik ez egitea; ELAren iritziz “horrek erakusten digu ekarpenen kontua, lehen eta orain, erakunde bakoitzaren borondate politikoaren baitan dagoela”.
Azkenean kendu dute mozorroa, lehen legezko eragozpena zena orain diru-arazoa da. Hainbat urtetan entzun izan diogu aurreko gobernuari eta oraingoari esatea Itzarrirentzako ekarpenak ahal bezain laster hasiko zirela berriz egiten. Madrilen onetsitako zuzenketaren arabera ekarpenek ezin dute gehitu soldata-masa; eta ELAtik gogoeta bat egiten dugu "zertarako balio du zuzenketa ituntze horrek, Madrilgo parlamentuko PNV-taldeak egin duenak, baldin eta, ekarpenak egiteko debekua kenduta ere, Eusko Jaurlaritzak —PNVrena ere bai— erabaki badu ekarpenik egin gabe jarraitzea?”. Gure ikuspuntutik “PNV PPren eskutik doa, Madrilen erabateko gehiengoaz gobernatzen duen PP baten eskutik; PNVk, zuzenketa horren bidez, ontzat jotzen du herri-langileen negoziazio kolektiboa baztertzea, eta langile horien soldatak betiko izozte-aldira kondenatzea, edo behintzat Rajoyk nahi duen arte”.
Urkullu gobernuaren erabakia guztiz onartezina da, eta beste behin erakutsi digu “Eusko Jaurlaritza eta PNV bat datozela Rajoyren gobernuarekin, soldatak izozteko eta mota guztietako murrizketak egiteko politikei dagokienez; eta nolanahi ere, politika horiez baliatzen dira aitzakia moduan herri-langileen lan- eta bizimodu-baldintzetara diru gutxiago bideratzeko".
Eusko jaularitzari eskatzen diogu akordioak bete dezan. ELA ren aldetik argi degu zein den bidea mobilizazioarekin jarraitu beharra daukagu kendu diguten berreskuratu arte, Itzarriko aportazioak barne.
Honengatik guztiagatik abenduaren 17 an lantokietan konzentrazioak egitera eta baita ere egun berean Bilbon,Gasteizen eta Donostian arratsaldeko 6,30 etan izango diren manifestazioetan parte hartzera deitzen degu.